Kirola:
Lehiakortasunez burutzen den ekintza fisikoa, non arau multzo bat onartu behar den.
Hauxe da kirol berbaren esanahi ofiziala. Hala ere, kirolari moduan, nik ez dut horrela ulertzen.
Institutuan Kepa Acerogaz egon nintzen gelan. Izugarri miresten nuen bere bizimodua. Gozatzen zuen kirola bere bizitzaren ardatz bihurtu zuen. Beti ibiltzen zen hilabetetako bidai zoragarriak egiten. Bueltatzen zenean hamaika galdera egiten genion: “Non egon zara oraingoan?” “Izugarri polita izan behar du Mexiko, ezta?” “Nolakoak dira Baliko emakumeen jantziak?”. Berak, betilun, gauza gehiegi ikusteko aukerarik ez zuela izan erantzuten zigun. Bazekien pribilegiatu bat zela, baina ez zituen bere pribilegioak gozatzen.
Surfa egitea eta bidaiatzea gustatzen zitzaion, baina ez egiten zuen moduan. Familia eta lagunartean egoteak pozten zuen. Bidaiatu gura zuen pertsonak eta bizimoduak ezagutzeko. Kirolaz gozatzen zuen, baina ez lehiakortasunaz.
2008an Pou anaiek euren 7 pareta, 7 kontinente proiektua amaitu zuten. 2010 Kepak, euren lanean oinarriturik, 5 olatu, 5kontinente proiektua burutu zuen. Proiektu hauei esker ikusten dugu kirola bizitzeko era ezberdinak daudela.
Txikitatik joan izan naiz mendira eta gaur egun ere zaletasun handia daukat. Eskaladan, zein trekking-ean izugarri gozatzen dut. Ezin dut kirola lehia moduan ulertu. Egia da paretan eskegita nagoenean nire buruarekin eta hatzarekin lehia bizian nagoela. Baina mendira noanean ez dut gailurra menderatu gura. Heltzekotan hobeto, egindako ibilbidearen bista polita ikusten baita bertatik. Bidean zehar gozatzen dut nik, naturarekin kontaktuan, eskaintzen digun edertasunaz disfrutatzen.
Horregatik lan honetan mendian txunditzen nauena erakutsi gura nuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario